XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bizkar aldeko oñazea arintzeko bidea dezu onako au: apain-gelan dutxa-azpian, belaunak kuzkurtuta dituzula beian exeri, eta burua belaun-gañean dezula, 40 gradoan dagon ur-zurrusta indarrean, lepo, bizkar eta bizkar-gaiñera botatzeak berealaxe arintzen du bizkarreko miña.
- Urduri, tensioan gaudenean, goxokiak artzeak berea ba-du.
Zer gertatzen da? Giza-soñak berez sortzen du
- Burutik-berako edo katarroa izan eta begietako gaxoaldiren bat arrapatzeko, batez ere lentillak ba-darabilzkizu, ura ta gatza nasketarekin edo kamamillo urarekin goizero begiek
- Sabel-aldeko oñazeak arintzeko batez ere emakumeen illeroko-oñazeetan jinebra edaria edatea ona dala diote; ez da ala; askoz obea da, arin xamarreko soinketa edo sabel-aldiko soinketak ejerzizioak egitea.
- Zain-aunditze edo barizeak ez agertzeko kirolik onenak asko ibiltzea, igari egitea eta txirrindan ibiltzea dira.
- Eztarria larrutua dezunean, gazitutako urari limoi tanta batzuk dituan urarekin gargarak egiteak on egiten du.
- Eztarria artuta ta ea itz egin eziñik zaudenean sagar-ura oso ona da.
Sagar bat litro bat uretan egosi, irazi filtratu ta gargarak egin eta edan ere bai.
- Egunero egin oi degun ortz-garbitzeak gutxienez iru minuto iraun bear omen du; azkarrago egiten ba`dezu, ezertarako ez omen da.
- Begietan zakarren bat sartzen zaizunean, arren, beatzekin ez igortzi; ur askorekin begiak garbitzen alegin zaite, betazala beatzekin irikiz.
- Jakiak aoan ondo txikitzearekin, urdallean egiten dan egosketa edo dijestioa askoz obeto egiten da ta gañera askok izan oi dituzten aizeak gutxitu egiten dira.
Ontasun ekintza bakoitza, aginte-ezaugarri bat da. M. Unamuno.
Liburutegiaren alboan lorategi bat ba'dezu, guztia dezu.
Ciceron.